HAURRESKOLAK PARTZUERGOAN IZENA EMATEKO ESKABIDE ORRIA
HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO ZERRENDETAN IZENA EMATEKO ESKABIDE ORRIA
Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen zerrendak irekita daude. Zerrenda horiek inolako mugarik gabe egongo dira irekita.
HAUTAGAIEK BETE BEHARREKO ESKAKIZUNAK:
Hauek dira deialdian parte hartu ahal izateko eskakizun orokorrak:
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko herritarra izatea edo, Europar Batasunak izenpetutako eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraituz, langileen joan-etorri askea baimenduta duen estatu bateko herritarra izatea.
Halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartzeko aukera izango dute, betiere, senar-emazteak zuzenbidez bananduta ez badaude. Horrez gain, estatu kideetako herritarren ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, bai eta haien ezkontideenek ere, betiere, senar-emazteak zuzenbidez bananduta ez badaude, ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda, gurasoen kontura bizi badira.
b) Hamazortzi urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroko adina ez izatea.
c) Egin beharreko funtzioak normaltasunez garatzea eragozten ez dituen gaixotasunik edo urritasun fisiko edo psikikorik ez izatea.
d) Hutsegite larria edo hutsegite oso larria egin izanagatik edozein Administrazio Publikoren diziplinako espedientearen zigorrik ez izatea, eta zerbitzutik bereizita edo eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.
ZERRENDETAN SARTZEKO ESKAKIZUN OROKORRAK:
Titulu akademikoak:
a) HAURRESKOLAK Partzuergo Publikoko postuetarako hautagaien zerrendan sartzeko, ezinbestekoa izango da Haur Hezkuntzako Maisu-maistra titulua, Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikari titulua edo Haurtzaindegiko Teknikari Espezialista titulua izatea edo tituluaren agiria izateko eskubideak ordainduta izatea, edo dagokion gaikuntza edo homologazioa izatea.
b) Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna, EGA edo antzekoa izatea (informazio gehiagorako, ikus 263/1998 Dekretua, urriaren 6koa, 1998ko urriko 23ko 202. EHAAn).
Aurretik adierazitako bi eskakizunak (titulu akademikoak eta Euskara-titulua) bete beharrekoak izango dira zerrendetan sartu nahi duten hautagai guztientzat, zerrendak irekitzen direnean, eta eskaerak aurkezteko epea amaitzen denerako izan beharko dituzte.
BAREMAZIO-IRIZPIDEAK:
Zerrenda honetan izena emateko unean ez da inolako meriturik kontuan hartuko. Meritu horiek urteko berbaremazio-aldian baloratuko dira.
HAUTAGAIEN ORDENA:
Hurrengo berbaremazioa egin arte, izena ematen duten hautagaiak eskaeren eta dokumentazioaren aurkezpen-ordenaren arabera sartuko dira Partzuergoko zerrendan, betiere eskaera behar bezala bete eta eskatutako dokumentazio guztia (eskatutako baldintza guztiekin eta justifikazio-agiri guztiak behar bezala aurkeztuz) aurkezten badute. Horrez gain, Partzuergoko hezitzaileen zerrenda bateratuko azken zenbakitik aurrera sartuko dira hautagaiak. Hautagai horiek egiten den hurrengo berbaremaziotik aurrera sartuko dira hezitzaileen zerrenda bateratuan, zerrendetan jarraitzen badute behintzat.
FUNTZIONAMENDU-IRIZPIDEAK:
Partzuergoko hezitzaileen zerrenda bateratuan ordezkapenen inguruan aplikatzen den araudi bera aplikatuko da.
|